ERCILLA KLINIKA 

Gure medikuek egindako kirurgia

Bilbo erdian

Arreta osoa ebakuntzaren ondoren

Merkatuko PRP onena eta tratamendu osagarriak

BESTE KLINIKAK

Mediku laguntzaileak egindako kirurgia

Milaka kilometroetara bidaiatu

Urrutiko ebakuntza ondorengoa eta komunikazio zaila

Ez dute PRPrik edo tratamendu osagarririk.

BERRESKURATU ZURE ILEA!

Konpromezurik gabeko balorazio medikua ematen dizugu!

    Resultados de un injerto capilar

    PAUSUZ PAUSU

    Gure klinikan zure kirurgiaren eguna nolakoa izango den jakin dezazun nahi dugu. Ez dugu nahi, zu inolako zalantzarekin geratzea. Jarraian, gure instalazioetan sartzen zarenetik eta ebakuntza osteko azken kontsulta arte eramango duzun prozedura zehat-mehatz azalduko dizugu

    null
    Pazientearen etorrera
    Kirurgia egingo duen medikuak jasotzen du pazientea. Implante kapilarra egin baino lehen, FUE Teknikaren bidez egingo den kirurgiaren fase guztiak azalduko dizkiogu eta profilaxis antibiotikoa emango diogu.
    null
    Argazkien hartzea
    Ezinbesteko dokumentazioa da pazientearen eboluzioa zehatz-mehatz kontrolatzeko. Irudi hauek gordetzen ditugu, pazienteak aurreko alopeziaren eta azken emaitzaren arteko aldea ikus dezan.
    null

    Gune hartzaile eta emaileran diseinua

    Behar diren folikula-unitateak erraz lortu ahal izateko, beharrezkoa da emaile gunea garbi izatea, eta horregaitik, atzealdea eta alboko ileak larru-arras mozten ditugu.

    Geroago, gune hartzailea marrazten dugu; aurreko eremutik (lehen ezarpen-lerroa), aurreko erdi eremua, gerokoa eta vortex sektoretan zatituz. Ondoren, emailearen mugak marrazten ditugu. Diseinu ona ezinbestekoa da esku-hartzeak arrakasta izan dezan. 

    null

    Folikular unitateen erauzketa

    Gure medikuek burusoiltasunagatik kaltetuak ez diren zonetatik unitate folikularrak ateratzen dituzte, transplante kapilarra bizitza osoa iraun dezan.

    Erauzketa egiteko, “punch” izeneko tresna milimetrikoa erabiltzen dugu, hau da, zilindro-formako mikrobisturi bat, 0,75 eta 0,90 mm arteko diametroa duena. Paziente bakoitzaren ilearen diametroaren arabera, bat edo bestea erabiliko dugu. “Punch-a” erabili ondoren, folikular unitateak buru-azaletik ateratzen dira pintza berezi batzuekin.

    null

    Txertoen prestaketa

    Ebakuntza-gelako teknikariek folikular unitateak bereizten dituzte, folikulu kopuruaren arabera eta gatzaga soluzioan sartzen dituzte behar bezala kontserbatzeko.
    null

    Atsedena

    Erauzketaren ondoren 20-30 minutuko atsedena egiten dugu. Pazienteak bere itxarongela esklusiboan, bainugela propioa, telebista, aldizkariak eta inguruko gastronomia-establezimendu onenetako batek eskainitako pintxoak izango ditu.
    null

    Unitate folikuaren ezarpena

    FUE Teknikaren bidez eginiko bigarren fasea da. Ebakuntza-gelako laguntzaileek “implaters” izeneko gailu folikularretan jartzen dituzte, eta doktoreak banan banan ateratako folikuluak ipintzeko erabiltzen ditu, hazkunde norabide eta inklinazio angulu egokia emanez, emaitza naturala lortzeko.
    null

    Garbiketa eta gainbegiraketa

    Burua garbitu eta pazienteari hurrengo egunetan nola egin azaltzen diogu. Izan ere, funtsezkoa da egunero garbiketak egitea eta baita, emaile eta hartzaile guneak, ahalik eta garbien mantentzea. Gainera, kirurgia egin duen aldaketa konparatzeko balio diguten eguneko bigarren argazkiak egiten dira.
    null

    Ebakuntza osteko azalpena

    Behin ebakuntza bukatutakoan, azaldu eta idatziz ematen zaio gaixoari ebakuntza osteko egunetan jarraitu beharreko urratsak eta zainketak. Argibide horiek betetzea funtsezkoa da folikuluen biziraupena zaintzeko.
    null

    Ondorengo bisitak

    Pazienteari hirugarren egunerako hitz-ordua ematen diogu lehengo sendaketa egiteko. Hurrengo hitz-ordua 12-14 egunetan izango da. Hortik aurrera, kirurgia egon ostean, kontrol bisita bat egingo da hilean behin, bost hilabetera eta hamar hilabetera. Argazkiak ere hartuko dira, pazientearen eboluzioa aztertzeko.

    TURISMO PACK-A

    Turismo eta osasun konbinazio paregabea.

    Gozatu Bilboz gurekin!